Juan José Millás, Eider Rodriguez, Harkaitz Cano eta Laura Chivite Literaktum jaialdian
Azaroaren 10etik 23ra egingo da aurtengo Literaktum jaialdia, eta Niaren oihartzunak: bakardadea eta nortasuna aro globalean izango du lerro nagusi. Jaialdian parte hartuko duten lehen idazleak ezagutarazi dira: Juan José Millás, Eider Rodriguez, Harkaitz Cano eta Laura Chivite.
Juan José Millás, Eider Rodriguez, Harkaitz Cano eta Laura Chivite literaturaren lau izen handi izango dira aurten gurean.
Ese imbécil va a escribir una novela aurkeztuko du Juan José Millasek Okendon, bere lanik berriena. Eider Rodrigez idazleak Dena zulo bera zen ipuin-bilduma izango du hizpide Ernest Lluch Kultur Etxean. Harkaitz Cano Okendora hurbilduko da nobela berri batekin, Silueta, existitzen ez den liburu bati eginiko kritiken gainean idatzitako eleberria. Kutxa Kultur Klubaren, Laura Chivite nafarrak bere lehen eleberria aurkeztuko du, El ataque de las cabras.
2025eko jaialdiaren gaia Niaren oihartzunak: bakardadea eta nortasuna aro globalean izango da, eta galdera pertsonal eta unbertsal bat jartzen du mahai gainean: nola definitzen dugu geure burua mundu global batean?
Literaktum Txikian, Ilustrazio lehiaketaren bosgarren edizioa beteko da aurten. Lehen Hezkuntzako haurrei zuzendutako lehiaketan, Gregorio Murok sortutako Iker eta Ixoneren abenturak izango dira ilustraziorako gaia. Marrazkiak Donostiako Haur Liburutegi Nagusian eta kultur etxeetako liburutegietan aurkeztu beharko dira urriaren 27tik azaroaren 11ra (biak barne).