Ese imbécil va a escribir una novelaJuan José Millásekin solasean

2025 azaroak 12 • 19:00
Hizkuntza: gaztelania
Gonbidapenen erreserba: azaroak 11 • 16:00
Oharrak
Gonbidapenak jardueraren bezperako 16:00etatik aurrera eskuratu ahal izango dira webgunean (ekitaldi honen fitxan automatikoki azalduko den erreserbatzeko botoiaren bidez) eta kultur etxeetan (Loiola salbu). 2 gonbidapen gehienez pertsona bakoitzeko.
Ese imbécil va a escribir una novela lanari buruz arituko da solasean Juan José Millás idazlea Nerea KortabitarteNerea Kortabitarterekin.
Autofikzioa, umorea eta memoria uztartuz, mundu erreala eta imajinatuaren artean bidaiatzera darama egileak irakurlea. Protagonistak, kasualitatez egilearen izena daraman kazetari beteranoak, azken erreportaje perfektua idazteko mandatua jasoko du, eta haurtzaroko oroitzapen nahasi batek bere bizitza osoa berrikustera eramango du. Identitatearen eta fikzioaren mugez diharduen eleberri honek thriller existentzial baten itxura hartzen du, literaturaren bidez bizitako esperientzia ordenatu eta ulertzeko gaitasunari buruzko hausnarketa bihurtuz.