VI. Literaktum Txikia Ilustrazio Lehiaketa
VI. Literaktum Txikiak Ilustrazio Lehiaketa antolatu da Lehen Hezkuntzako haurrentzat (6-12 urte). Epea urriaren 26tik azaroaren 10era egongo da zabalik.
Lehen Hezkuntzako 1. eta 6. maila bitarteko haurrei zuzendutako ilustrazio lehiaketak oraingoan Pinotxoren abenturak izango ditu ardatz. Parte hartzaileek abentura horien inguruko marrazki libre eta pertsonala egin beharko dute. Pinotxoren liburu hauek erabili daitezke inspirazio iturri.
Marrazkia egiteko inprimakia behean dagoen botoian klik eginez deskarga daiteke, oinarriekin batera. Haur Liburutegi Nagusian edo kultur etxeetako liburutegietan aurkeztu behar da urriaren 26tik azaroaren 10era.
Hiru kategoria izango dira lehiaketan (Lehen Hezkuntzako 1-2 mailakoak; 3-4 mailakoak eta 5-6 mailakoak) eta maila bakoitzeko hiruk jasoko dute saria: diploma, liburuak erosteko 30 euroko txartela eta Aitziber Alonso ilustratzaileak sinatutako Pinotxoren abenturak liburua.
Sari banaketa ekitaldia azaroaren 20an izango da, San Jeronimo Aretoan, 17:30etan. Bertan, Aitziber Alonso ilustrazailea, lehiaketaren aurtengo irudiaren egilea, ezagutzeko aukera izango da.