© Isabel Ezkieta © Isabel Ezkieta

2025 azaroak 20 • 17:30

Kutxa Fundazioa Kluba

Hizkuntza: gaztelania

Doan edukiera bete arte

El ataque de las cabras liburuari buruz arituko da solasean Laura Chivite idazlea Yolanda Mendiolarekin.

El ataque de las cabras estreinako nobela du Laura Chivitek. Fabula eta eguneroko bizitza uztartzen ditu, izeba eta ilobaren arteko harremanari buruzko istorioa garatzeko. Ikuspegi queer batetik egiten du, ahuntz antropomorfo eta zinemagile batek gidatuta. Umorea eta elementu fantastikoak erabiliz, dolua, depresioa eta familia-zatiketak bezalako gai gordinak lantzen ditu, irudimenari eta metaforei lekua eginez, errukiz eta ironiaren bidez errealitateaz hitz egiteko.

El ataque de las cabras eleberriak 2025eko Zilarrezko Euskadi Saria jaso du.