Dena zulo bera zenEider Rodriguezekin solasean

Dena zulo bera zen ipuin liburuari buruz arituko da solasean Eider Rodriguez idazlea Iñigo Aranbarrirekin.
Zerua argi egon arren, arnasa hartzea hain erraza ez den paisaia bat hedatzen da liburu honetan. Edertasunaren eta heriotzaren igurtzi amaigabean, bakea ez, egia aitzurtu nahia da protagonista.
Hendaian, Bordelen, Donostian, Irunen, Koh Pha Ngan-en, Hondarribian, Errenterian; elkar besarkatuta kabitzeko moduko zulo txiki batekin aski zatekeen. Gauza guztien azken aldi bat, eta ondorioz lehena, Eider Rodriguezen bosgarren ipuin liburuan.