V. Literaktum Txikiak Ilustrazio Lehiaketa antolatu da Lehen Hezkuntzako haurrentzat (6-12 urte). Epea urriaren 27tik azaroaren 11ra egongo da zabalik.

2025.10.15

Lehen Hezkuntzako 1. eta 6. maila bitarteko haurrei zuzendutako ilustrazio lehiaketak oraingoan Iker eta Ixoneren abenturak izango ditu ardatz. Parte hartzaileek abentura horien inguruko marrazki libre eta pertsonala egin beharko dute. Euskal mitologiako liburu hauek erabili daitezke inspirazio iturri.

Marrazkia egiteko inprimakia behean dagoen botoian klik eginez deskarga daiteke, oinarriekin batera. Haur Liburutegi Nagusian edo kultur etxeetako liburutegietan aurkeztu behar da urriaren 27tik azaroaren 11ra. 

Marrazkia egiteko inprimakia

Hiru kategoria izango dira lehiaketan (Lehen Hezkuntzako 1-2 mailakoak; 3-4 mailakoak eta 5-6 mailakoak) eta maila bakoitzeko hiruk jasoko dute saria: diploma, liburuak erosteko 30 euroko txartela eta Gregorio Muro Harriet idazleak sinatutako Iker eta Ixoneren liburua. Sari banaketa ekitaldia azaroaren 21ean izango da, San Jeronimo Aretoan, 17:30etan. Bertan, Iker eta Ixoneren sortzailea, Gregorio Muro Harriet, ezagutzeko aukera izango da.