2023 azaroak 13 • 19:00

Intxaurrondo K.E.

Hizkuntza: euskara

Doan edukiera bete arte

Uxue Alberdi gidoilaria eta Susanna Martin marrazkilaria elkarlanean sortutako Surflaria komikiaz arituko dira. Bi egileen arteko lankidetza, pertsonaiak nola sortu ziren, istorioaren erreferentzia musikalak, literarioak, zinemazaleak eta komikian transmititzen den gizarte-funtsa azalduko dituzte.

Dinamizatzailea: Igor Leturia.

Ekitaldi honekin zabalduko da izen bereko komikian oinarritutako Surflaria erakusketa. Musika La Ola Maldita taldeak jarriko du.

Laguntzailea

Musikagela