Susanna Martin Bartzelona, 1976
Komiki marrazkilaria 2010-etik. Historian lizentziaduna eta Ilustrazioan eta Hormaren Arteetan goi graduatua da.
2010 eta 2014 artean Isabel Franc-en gidoiarekin Alicia en un mundo real eta Sansamba argitaratu du, eta Sonrisas de Bombay eleberriaren moldaketa komikira.
2016 eta 2021 artean zenbait komiki sozial egin ditu agentzia eta gobernuz kanpoko erakundeentzat, haien artean aipatzekoak dira Gaza Amal, En Bandada, Halima: derribando muros eta Ahlam: soñar con una vida, azken hau gidoilari bezala Cristina Bueno-ren marrazkiekin.
2019 eta 2020 artean Annemarie, María Castrejón-ekin, Residencia de Estudiantes, gidoilari eta marrazkilari bezala, eta Ofensiva Final Miguel Ángel Giner Bou-ren gidoiarekin argitaratu ditu, azken honekin baita Anna Dédalus detective gazte sagaren bigarren eta hirugarren zatiak ere.
2021-ean Irse o morir nobela grafikoa gidoitu eta marraztu du eta 2022-an Black is Beltza II: Ainhoa, Fermin Muguruza, Harkaitz Cano eta Isa Campo-ren gidoi zinematografikoa moldatuz.
2023-an Històries de la Model kazetaritza-komikia argitaratu berri da, Jordi de Miguel-en gidoiarekin eta Diari Crític eta Bartzelonako Udalarekin batera.