Uxue Alberdi

Bertsolaria eta idazlea. Hainbat genero jorratu ditu: ipuina, eleberria, kronika literarioa, saiakera... 2017an 111 Akademiaren saria jaso zuen Jenisjoplin eleberriarekin eta 2020an saiakera alorreko Euskadi Saria Kontrako eztarritik-ekin. Haur literaturan ere hainbat ale argitaratu ditu: Besarkada liburuarekin Haur eta Gazte Literaturako Euskadi Saria irabazi zuen 2016an. Dendaostekoak kronika literarioaren ostean, Belarriko kilkerra kontakizun-liburua eta Susanna Martinekin batera argitaratutako Surflaria komikia dira bere azken lanak.

Elkarrizketak