Igor Leturia

ikasketez ingeniari informatikoa eta elektronikoa da Mondragon Unibertsitatetik eta Toulouseko Université Paul Sabatier-etik. Euskal Herriko Unibertsitatean hizkuntza- teknologietako Hiztek eta Hizkuntzaren Azterketa eta Prozesamendua masterrak egin zituen eta ondoren doktoretza, The web as a corpus of Basque tesia defendituz. SOME informatika-enpresaren bazkide sortzailea eta teknologia-zuzendari izan zen eta Emun kooperatiban IKT arduradun. 2002tik Elhuyarren dihardu hizkuntza- eta hizketa- teknologien ikerketa sailean, zeinaren arduradun ere izan zen urte batzuetan. Gaur egun Orai NLP Teknologiak deritzo sail horri eta bertan hizketa-teknologien arduraduna da.

Azken 20 urteotan bere denbora librean IKTen eta euskarazko komikiaren dibulgazioan dihardu. Informatikari eta komikigintzari buruzko blog bat dauka, e-gorblog. IKTei dagokienez, Elhuyar aldizkarian idazten du 2009tik eta Puntueus fundazioaren Sarean.eus eta bestelako agerkarietan ere kolaboratzen du, ikastaroak eta hitzaldiak eman ditu Euskal Herriko Unibertsitateko eta Udako Euskal Unibertsitateko udako ikastaroetan, eta dibulgazio-artikuluak argitaratu ditu hainbat aldizkaritan, hala nola Hermes, Senez, Ekaia, Euskalingua, Bat, Mendebalde, Administrazioa euskaraz... Komikiei dagokienez, Xabiroi komiki-aldizkariko albisteak idazten ditu 2007tik, Ortzadar eta beste zenbait komunikabidetan idatzi izan du, Intxaurrondoko Kultur Etxeko euskarazko

Elkarrizketak