Moebiusen ertzakGarazi Kamiorekin solasean
©Ane_Jalon
Moebiusen ertzak lanari buruz arituko da solasean Garazi Kamio idazlea Julen Apellarekin Literaktum jaialdian.
Angela izan zen jaio zenean, XX. mendearen erdian, herri koskortu batean; oztopoak gaindituz Angel izatera igaro zen, hirira ihes eginda; zahartzean, baina, gaixotasunek familiaren abaro estura itzularaziko dute, eta Angela bihurtu beharko du, ostera ere.
Hanka-puntetan bizi izan diren pertsona batzuen epika apala, tragediarik eta sentimentalismorik gabe kontatuta. Transexualitatea eta zahartzaroa gurutzatzen dituen istorio honekin irabazi zuen Garazi Kamiok (Andoain, 1979) Kutxa Fundazioa Irun Literatura Saria.