Garazi Kamio Andoain, 1979
© Ane Jalon
2010ean zeharkatu zuen lotsaren atalasea Igartza bekara bere burua aurkeztu eta oharkabean irabazi zuenean. Beste norbaiten zapatak (Elkar, 2012) ipuin-bilduma izan zen haren estreinako lana eta ondoren etorri ziren Orube abandonatuak (Elkar, 2015 – Augustin Zubikarai beka) eta Moebiusen ertzak (Elkar, 2026 – Irun Kutxa Fundazioa Saria 2025) eleberriak. Helduei begi-keinua egiten dien bezala, haur literaturran ere aritzen da. Txikien munduan barneratu da Akats bat lehenengo lerroan (Elkar, 2017), Galdu dena azaldu dadila! (Ikaselkar, 2021) eta Bikini (Elkar, 2023) lanekin.
Heldu eta haur literaturan jauzika dabilela dirudi eta beharbada, letretatik kanpo duen bizitzaren isla izan daiteke; izan ere, irakasle eta kazetaria da ofizioz. Gaztetxoekin lan egiten du, eta Berria egunkarian zutabegilea da, hemen ere haurren eta helduen artean saltoka.