Julen Apella Berriz, 1998
© Amaia Uzuriaga
Euskal ikasketetan graduatua da Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU), eta Literatura Konparatua eta Literatur Ikasketak Masterrak egin zituen unibertsitate berean. 2023an hasi zuen bere ibilbide literarioa, Postal bat desertuan (Balea zuria) poema-liburuarekin, Donostia Kultura Poesia Lehiaketa irabazi ostean. Hurrengo urtean, Ondarroako Udalak antolaturiko Agustin Zubikarai saria eskuratu zuen, eta beka horren emaitza da bere lehen narrazio-lana: Sakelako bihotzak (Elkar) nobela, 2025ean argitaratua.