Marsella 1940. Los artistas que huyeron del nazismoUwe Wittstockekin solasean
© Christoph Mukherjee
2026 azaroak 14 • 18:00
Hizkuntza: aleman - Azpitituluak: euskara
Doan edukiera bete arte
Marsella 1490. Los artistas que huyeron del nazismo lanari buruz arituko da solasean Uwe Wittstock idazlea Iban Zalduarekin Literaktum jaialdian.
1940ko Marsella naziengandik ihesi zihoazen idazle, artista eta intelektual askoren azken babeslekua bihurtu zen. Uwe Wittstockek (Leipzig, 1955) egun haietako ihesaldia eta erresistentzia berreraikitzen ditu, benetako pertsonaien bizipenak hari narratibo bizian uztartuz. Historia ilun baten erdian, elkartasunak eta kulturak askatasunaren alde izan zuten garrantzia erakusten duen kronika hunkigarria da.