Uwe Wittstock Leipzig (Alemania), 1955
© Christoph Mukherjee
Idazlea eta kazetaria da. Frankfurter Allgemeine Zeitung egunkarirako eta Die Welt egunkarirako literatur erredaktore gisa lan egin du. 2018tik kazetari independentea da. Bere bi liburuak Febrero de 1933. El invierno de la literatura eta Marsella 1940. Los artistas que huyeron del nazismo Alemaniako liburu salduenen zerrendetan egon dira hilabete luzez. Biak hizkuntza askotara itzuli dira eta gaztelaniaz argitaratu dira Ladera Norte eta Galaxia Gutenberg argitaletxeetan. Hitlerren erregimenaren lehen sei asteak idazle alemaniarren ikuspegitik kontatzen dituen Febrero de 1933. El invierno de la literatura lanagatik, Xingdu-Book-Award Saria eta Blade Book Award Saria jaso zituen Txinan. Idazle ospetsuek naziek okupatutako Frantziatik ihes egin zutela kontatzen duen Marsella 1940. Los artistas que huyeron del nazismo lanagatik aldiz, Frantziako Erresistentziaren Literatur Saria jaso zuen. Aitortza hori jasotzen duen lehen idazle alemaniarra izanda.