Iban Zaldua Donostia/San Sebastián, 1966
© BiBiderBi
Zenbait ipuin-liburu eman ditu argitara, besteak beste: Gezurrak, gezurrak, gezurrak (Erein, 2000), Traizioak (Erein, 2001), La isla de los antropólogos y otros relatos (Lengua de Trapo, 2002), Itzalak (Erein, 2004), Etorkizuna (Alberdania, 2005, 2006ko Euskadi Literatura Saria), Biodiskografiak (Erein, 2011), Inon ez, inoiz ez (Elkar, 2014), Sekula kontatu behar ez nizkizun gauzak (Elkar, 2018), Nola izan garen gauza (Erein, 2021) eta A escondidas (Páginas de Espuma, 2022).
Bi eleberriren egile ere bada: Si Sabino viviría (Lengua de Trapo, 2005) eta Euskaldun guztion aberria (Alberdania, 2008); Azken garaipena komikiaren gidoiarena (Ikastolen Elkartea, 2011, Julen Ribasen marrazkiekin; Haur eta Gazte Literaturako Euskadi Saria 2012); eta euskal literaturaren zenbait saiakerarena, tartean Ese idioma raro y poderoso (Lengua de Trapo, 2012; Euskadi Saria Saiakeran 2013).
Azken bi lanak hauek dira: Ipuina engainua da (Elkar 2022) eta Botere handi batek komikiaren gidoia (Ikastolen Elkartea, 2024, J. Ribasen marrazkiekin hau ere).
Volgako Batelariak taldekko kide izan zen, literatur blog bat dauka (Oharrak & Hondarrak), eta Gasteizko Irakurle Klubeko koordinatzailea da.