2026 azaroak 19 • 19:00

Tabakalera

Hizkuntza: euskara

Gonbidapenen erreserba: azaroak 18 • 16:00

Oharrak

Gonbidapenak jardueraren bezperako 16:00etatik aurrera eskuratu ahal izango dira webgunean (ekitaldi honetako fitxan azalduko den 'erreserbatu' botoiaren bidez). 2 gonbidapen gehienez pertsona bakoitzeko. Ekitaldia Tabakalerako Kutxa Fundazioa Kluban izango da.

Aurtengo Kutxa Fundazioa Literatura Sarietan sarituak izan dira bi liburuak. Antzerki modalitatean saria jaso duen Jon Gerediagaren Kontuz, Ikaro! askatasunaren eta identitatearen inguruko gogoeta dakar; eta Nerea Arrienen Gorputzen aldiriak, Kontakizun sailean saritua, bazterreko auzo bateko bizitzen erretratua egiten du. Ekitaldi berean, Arantxa Iturbe euskal idazle eta irrati esatariak Ibilbide Saria jasoko du, bere bizitzan euskal liburugintzari egindako ekarpenarengatik aitortza jasoz.

Elkarrizketatzailea: Xabier Mendiguren.