Arantxa Iturbe

Umetan esan zuen kazetaritza ikasi nahi zuela, idazle bihurtzeko bidea hura izan zitekeela iradoki ziotelako. Berak idazle izan nahi baitzuen. Kazetaritza ikasketak egiten ari zela harrapatu zuen irratiak, istorioak asmatzeko eta kontatzeko bide aproposa irudituta. Euskadi Irratian hasi zen, Euskadi Irratia jaio eta gutxira. Lau hamarkada joan dira harrezkero. Ezagutu ditu irratiko eginkizun desberdinak, albistegietatik hasi eta bere baitan denetik hartzen duten saioetara. Istorioak asmatzen dituztenekin elkarrizketan daramatza hogei bat urte. Berriro jaioko balitz, kazetaritza ikasi nahiko luke irratian entzunez bizitzeko. Entzutea, asmatzea bezain ederra baita. Ederragoa ez bada.

Elkarrizketak