Nerea Arrien Lekeitio, 1976
Biokimika eta pianoa ikasi zituen, eta irakaslea da gaur egun. Orain arte Hirutter (Erein, 2018) nobela, Jende likidoa (Erein, 2021) ipuin-liburua eta Zoonomia (Pamiela, 2022) poema-bilduma kaleratu ditu, eta haur eta gazteentzako hainbat lan era argitaratu ditu, besteak beste: Pentsatzeko txokoa (Erein, 2026), Atrapa eguna (Premio Farolillos de Papel, 2018), eta Etxegabetuak (Erein, 2020). Hainbat sari irabazi ditu, hala nola Xabier Lizardi haur literaturakoa, Xabier Lete poesiakoa, eta Kutxa Fundazioaren saria ipuinaren kategorian.