© Jeosm © Jeosm

2026 azaroak 17 • 19:00

Okendo K.E.

Hizkuntza: gaztelania

Gonbidapenen erreserba: azaroak 16 • 16:00

Oharrak

Gonbidapenak jardueraren bezperako 16:00etatik aurrera eskuratu ahal izango dira webgunean (ekitaldi honetako fitxan azalduko den 'erreserbatu' botoiaren bidez) eta Okendo Kultur Etxean. 2 gonbidapen gehienez pertsona bakoitzeko.

Manuel Vilas idazlea Islandia liburuari buruz ariko da solasean Karmele Jaiorekin Literaktum jaialdian.

Maitasunaren amaieratik abiatzen den kontakizun gordina eraikitzen du Manuel Vilasek (Barbastro, 1962) Islandian. Ustekabeko haustura batek bizitza erabat astintzen duenean, bikoteak elkarrekin egindako azken bidaia bihurtzen da narrazioaren ardatz: Islandiako paisaia hotz eta urrunek barne hondamendiaren isla hartzen dute.

Tonu autobiografikoaren eta autoironiaren artean, Vilasek desamodioaren arrastoak arakatzen ditu, zaurgarritasuna eta umorea uztartuz, esperientzia intimoa dimentsio unibertsal batera eramanez.