Karmele Jaio Vitoria-Gasteiz, 1970
© José Madrid Sartutun
Kazetari eta idazlea da. Lan ugari idatzi ditu hainbat generotan: Hamabost zauri (2004), Zu bezain ahul (2007) eta Ez naiz ni (2012), ipuin-bildumak; Amaren eskuak (2006), Musika airean (2010), Aitaren etxea eta Maitasun kapitala eleberriak; Orain hilak ditugu poema-bilduma; eta Harrizko bihotza testu-bilduma. Elkar argitaletxearekin argitaratu ditu lan guzti hauek. Hainbat hizkuntzatara itzuli dira bere liburuak, zinema eta antzerkirako egokitzapenak egin, eta sari ugari eskuratu ditu. Prentsa idatzian ere ohiko kolaboratzailea da.