Manuel Vilas © JEOSM

Poesia eta eleberri idazlea da Manuel Vilas. España (Alfaguara, 2008) nobelarekin hasi zuen narrazio-ibilbidea. Ondoren, besteak beste, Aire Nuestro (Alfaguara, 2009) eta Setecientos millones de rinocerontes (Alfaguara, 2015) kontakizun-liburua argitaratu zituen. Baita Los inmortales (Alfaguara, 2012) eta El luminoso regalo (Alfaguara, 2013) ere. 2018an argitaratutako Ordesa (Alfaguara) eleberria hogei hizkuntzatara baina gehiagotara itzuli dute, eta Frantzian atzerriko nobela onenari Femina saria jaso zuen. Alegria (Planeta, 2019) Planeta sariaren finalista izan zen. 2021ean, Los besos (Planeta) argitaratu zuen; Nosotros (Destino) nobelak, berriz, Nadal saria jaso zuen 2023an eta 2024an, El mejor libro del mundo (Destino) eman zuen argitara. El Pais, La Vanguardia, RNE eta Cadena SER hedabideetan kolaboratzen du.