Eskusoinu ibiltariaMiren Gabirondo eta Iñaki Salvadorren kontzertu dramatizatua
Agortuta
© Isaac Farré
© Isaac Farré
Oharrak
Gonbidapenak egunean bertan jaso ahal izango dira 11:30etik aurrera, webgunean (ekitaldi honen fitxan automatikoki azalduko den erreserbatzeko botoiaren bidez) eta Victoria Eugenia Antzokiko leihatilan. 2 gonbidapen gehienez pertsona bakoitzeko.
Musika, literatura eta irudimena batzen dituen kontzertu dramatizatua. Akordeoi batek (Miren Gabirondo) eta piano batek (Iñaki Salvador) bidaia poetiko eta emozional bati ekingo diote, soinuez gidatua, munduko paisaiak eta kulturak zeharkatuz. Haiekin batera, liburu bat agertuko da eszenan, isil-isilik hasi eta kontakizunaren parte bilakatuko dena. Hitzek eta doinuek bat egingo dute: musika kontakizun bihurtuz, eta kontakizuna, irudi.