Miren Gabirondo

Piano, akordeoi, solfeo eta musika pedagogiako goi mailako titulazioak ditu, Donostia zein Bilboko Kontserbatorioetan lortuak. Doktoretza, Extremadurako Unibertsitatean, Musikoterapia espezialitatean Alcalá de Henaresko Unibertsitateko Medikuntza Fakultatean, eta hezkuntza premia bereziko masterra Errioxako Nazioarteko Unibertsitatean.

Soinujole gisa hainbat sari lortu ditu: Grand Prixeko Europako Lehen Saria Parisen, Karrera Amaierako Saria, eta birritan, Akordeoi Lehiaketa Nazionaleko Lehen Saria, Bartzelonan. Hiru urtez jarraian parte hartu du Akordeoi Munduko Txapelketan, Portugalen, Italian eta Andorran.

Hogei urtez aritu da Badajozko Bonifacio Gil goi-mailako kontserbatorioan zuzendari eta irakasle lanetan.

Bakarka zein hainbat talderekin kontzertuak eman ditu Euskal Herrian, Frantzian, Italian, Grezian, Herbehereetan, Portugalen eta Argentinan.

Elkarrizketak