Iñaki Salvador Donostia/San Sebastián, 1962
Piano-jotzailea, konpositorea eta moldatzailea, Iñaki Salvadorrek harmonia eta konposizioa ikasi zituen hainbat maisuren zuzendaritzapean, hala nola José Antonio Medina eta Jesús González Alonso pianistak, edo Francisco Escudero konpositorea. Funtsean, autodidakta da musika modernoari eta jazzari dagokienez, maisu-eskolak eta orientazioa jaso zituen, Richie Beirach, Lluis Vidal eta Jean-Luc Vallet nazioarteko artisten eskutik. Kontzertu eta grabaketetan Espainiako jazz musikari nagusienekin kolaboratu du, eta nazioarteko mailan Allan Skidmore, Jean Toussaint, Jesse Davis, Charles Tolliver, Alvin Queen eta beste izen batzuekin.
15 disko baino gehiago argitaratu ditu eta 100 baino gehiagotan mota guztietako talde eta bakarlarien kolaboratzaile gisa agertu da.
Zinemarako, antzerkirako eta telebistarako musika konposatzen du, eta Mikel Laboa, Mikel Markez, Imanol, Javier Ruibal eta beste hainbat kantautoreren ohiko kolaboratzailea izan da urtetan. Hainbat sari jaso ditu.
Gaur egun, Piano- Jazz espezialitateko irakaslea da Musikenen.