Nerea Kortabitarte Donostia/San Sebastián, 1975

Informazio Zientzietan lizentziaduna da Euskal Herriko Unibertsitatean, eta Marketin Digitaleko masterra du. Bere ibilbide profesionala Cadena SER kateko mikrofonoetan hasi zuen eta ondoren Telecincoren albistegietan lan egin zuen. Donostiako Plan Estrategikoaren, Donostiako Fnac-en eta Dock of the Bay eta Crossover Festival bezalako jaialdien komunikazio arduraduna izan da. Gaur egun, Factoría de Comunicación Cultural zuzentzen du, kultura-sektorean espezializatutako bere komunikazio-agentzia.
Merezco una primavera (2024) poema liburua argitaratu du eta baita haurrentzako lau ipuin ere: Baloreak (2023), Gora ezberdintasuna, Juliette! (2022), Juliette eta Lurra izeneko planeta bat (2020) eta Juliette, neska ausarta (2019).
Radio San Sebastián irratiko Hoy por Hoy programako solasaldian parte hartzen du tarteka. Euskal Zinemaren Irizar Sariaren epaimahaikide izan da Donostiako Zinemaldian eta Amua Festibalean.