El plan maestroJavier Sierrarekin solasean
© Javier Ocaña
El plan maestro liburuari buruz arituko da solasean Javier Sierra idazlea Juan Carlos Etxeberriarekin.
1990ean Prado Museoan izandako ustekabeko topaketa batek betiko aldatu zuen Javier Sierra Europako misterio eleberri idazle ezagunenetako bat. Rafaelen La perla lanaren aurrean, ezezagun bat hurbildu eta koadroa nola behatu iradokitzen dio: pertsonaiek begiratzen dutenari erreparatu behar zaio. Eleberriak gure espeziearen historia kontatzen du artearen bidez eta irakurketa berri bat egitera bideratzen gaitu: artelanak ez dira edertasuna bakarrik, beste mundu batzuekiko leiho sekretuak baizik.