Juan Carlos Etxeberria

Kazetaria da, eta Euskal Telebistan garatu du bere ibilbide profesional gehiena. Kazetaritza ikasketak egin zituen Nafarroako Unibertsitatean (91). Donostiako Antena 3 irratian hasi zen lanean, El Mundo egunkariarekin kolaboratu zuen eta Euskaldunon Egunkarian Iruñeko erredakzioan ere aritu zen. 1993an ETBn hasi zen lanean, Empresa Vasca saioan eta urtebete geroago eguneroko albistegietara pasa zen. 30 urte baino gehiago daramatza albistegietan lanean. Madrilen korrespontsala izan da, hainbat edizioren koordinatzaile eta editorea, baina bere alderdirik ezagunena Teleberri-ko aurkezlearena da. Lan hori 2000 eta 2009 urteen artean egin zuen, eta, berriki, 2017 eta 2025 bitartean. Gaur egun ETBko erreportari taldeko kidea da. Ezkondua, bi alaba ditu, Realaren jarraitzailea da eta sukaldaritza, mahai eta konpainia ona maite ditu. Eta baita literatura ona ere.

Elkarrizketak