Agortuta © Raül Cercas © Raül Cercas

2025 azaroak 18 • 19:00

Okendo K.E.

Hizkuntza: gaztelania

Agortuta

Oharrak

Gonbidapenak jardueraren bezperako 16:00etatik aurrera eskuratu ahal izango dira webgunean (ekitaldi honen fitxan automatikoki azalduko den erreserbatzeko botoiaren bidez), eta kultur etxeetan (Loiolan salbu). 2 gonbidapen gehienez pertsona bakoitzeko. Ekitaldi honen audioa grabatua izango da eta Literaktumeko Berriro entzun atalean egongo da eskuragai ahalik eta lasterren.

El loco de Dios en el fin del mundo lanari buruz arituko da solasean Javier Cercas idazlea Olga Granderekin.

Liburua Vatikanoak Javier Cercasi (Ibahernando, Caceres, 1962) egiten dion ezohiko proposamenetik abiatzen da: Frantzisko aita santuari Mongoliara bidaian laguntzea. Ateo, laizista eta antiklerikala, Cercasek erronka onartzen du, aita santuari bere amak hil ondoren aitarekin berriro elkartuko den galdetu eta erantzuna eramateko helburuarekin.

Emaitza testu hibrido bat da, kronika, biografia, saiakera eta autobiografia nahasten dituena. Egileak, tonu ironiko eta gogoetatsuan, agian inoiz iritsiko ez diren erantzunak bilatzeari ekiten dio.