2026 azaroak 18 • 19:00

Ernest Lluch K.E.

Hizkuntza: frantsesa - Azpitituluak: euskara

Doan edukiera bete arte

El baobab que enloqueció liburuari buruz arituko da solasean Ken Bugul idazlea Jatou Fallekin Literaktum jaialdian.

Ken Bugulen (Malem Hodar, Senegal, 1947) El baobab que enloqueció eleberri autobiografikoan, Senegalgo landa-eremutik Belgikara doan gazte baten bidaia ezagutuko dugu. Mendebaldeko hezkuntzak sustraietatik urrundu du, eta Europan bi kulturen artean harrapatuta aurkituko da, inongo mundutan kokatu ezinik. Deserriratzea, kolonialismoaren arrastoak eta identitatearen bilaketa dira kontakizunaren ardatzak. Baobabaren irudiak, sustraien eta errotzearen sinbolo gisa, galdutako errotze-sentimendua eta itzuleraren beharra iradokitzen ditu.