Ken Bugul

Ken Bugulek, Mariètou Mbaye izenez jaioa, 1982an agertu zen lehen aldiz literaturaren munduan, Le Baobab Fou (Neas, 1982) eleberri autobiografikoarekin. Nazioarteko funtzionario ohia da, ugalketa-osasuneko gaietan espezializatua, eta lan horri esker, Afrikako eta munduko hainbat herrialdetan bizi eta lan egin du. Hamaika eleberri ditu argitaratuak, eta horietako batzuk hainbat hizkuntzatara itzuli dira. Bere lan ezagunen artean daude Cendres et Braises (L’Harmattan, 1994), Riwan ou le Chemin de Sable (Présence Africaine, 1999), La Folie et la Mort (Présence Africaine,2000) eta Cacophonie (Présence Africaine, 2014). Riwan ou le Chemin de Sable-k Afrika Beltzeko Literatur Sari Nagusia jaso zuen eta XX. mendeko Afrikako 100 liburu onenen artean hautatu zuten.

Haren obrari buruz, ikerketa akademikoak egin dira, eta Silvia Voserrek dokumental bat zuzendu du haren inguruan. Ken Bugul Frantziako Errepublikako Arte eta Letren komandantea eta La Lagunako Unibertsitateko honoris causa doktorea da. Kronikagilea eta idazketa-tailerretako dinamizatzailea ere bada. Gaur egun Senegalen bizi da.