Egunen alde zuriaItziar Ugarterekin solasean
© Diari Ara
2026 azaroak 17 • 19:00
San Jeronimo (Liburutegi Nagusia)
Hizkuntza: euskara
Doan edukiera bete arte
Egunen alde zuria lanari buruz arituko da solasean Itziar Ugarte idazlea Beñat Sarasolarekin Literaktum jaialdian.
Azken urteak Bordelen igaro ostean, herrira itzuli da Joana. Familiarena izandako kale-baserrian jarri da bizitzen beste zerbait bilatu bitartean, eta denbora dezente igaroko du bakarrik han, itzultzaile autonomo modura lanean aurrerantzean. Lasai hartu nahi luke aldi hau, eguneroko berri bati heldu, zerura gehixeago begiratu, baina ez da esatea bezain erraza; gauzen abiadurak estutzen du, garaiaren deslilurak, bidea nondik segitu nahi bezain argi ez ikusteak.