Itziar Ugarte © Ara Egunkaria

Kazetaria eta idazlea da. Berria egunkariko kultura sailean egiten du lan eta Susa argitaletxean ere editore-laguntzaile aritzen da. ITU literatur-bandako kide izan zen, eta haren Lekore aldizkarian plazaratu zituen bere lehen literatura-testuetako batzuk. Beraneantea ipuinarekin (2020) Bilboko Gabriel Aresti Literatura Lehiaketan saria lortu zuen, eta Gu gabe ere (Susa, 2021; Espainiako Kritikaren saria, Lauaxeta saria) poema- liburua eta Primi Erostarbe. Itzalari dantza (EHTE, 2025) biografia-liburua argitaratu ditu. Oñatiko Tertulixan irakurle taldea dinamizatzen du eta euskal prentsaren esparruko beste agerkari batzuetan ere kolaboratu izan du. Egunen alde zuria (Susa, 2026) da narrazioaren arloko bere lehen lan luzea.

Elkarrizketak