Beñat Sarasola © Juan González Andrés

Poesia idazten hasi zuen bere literatura ibilbidea, Kaxa huts bat (Susa, 2007) eta Alea (Susa, 2009) liburuekin. 2013an literatura-ikerketarako Santiago Onaindia beka eskuratu zuen. Beka horren emaitza izan zen 2015ean plazaratutako Bainaren belaunaldia: Ustela, Pott, eta Oh! Euzkadi (Labayru) liburua.

Nobelagintzan, Deklaratzekorik ez (Susa, 2019) nobela argitaratu du, eta 2024an Coca- Cola bat zurekin (Susa), zeina gaztelerara eta alemanera itzulia izan baita.

Itzultzaile gisa, besteak beste, Frank O ́Hararen poesia eta Philip Roth-en Nemesis (Meettok) nobela itzuli ditu.

Lau urtez ETBko Sautrela literatura-saioan egin zuen lan, eta Susa argitaletxearen Munduko Poesia Kaierak bildumako editore izan zen 2014tik 2021era. Egun, EHUko Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia fakultateko irakaslea da.

Art OMI (New York) eta MALBA (Buenos Aires) literatura-programetako idazle-egoiliarra izan da. Hainbat komunikabidetan kolaboratu izan du literatura-kritikari eta zutabegile moduan: Berria, Argia, Erlea, Ctxt, eta abar.

Elkarrizketak