Agortuta ©Jose_Goitia ©Jose_Goitia

Iragandako ekitaldia

Victoria Eugenia Club

Hizkuntza: euskara

Agortuta

Drapetomania lanari buruz arituko da solasean Joseba Sarrionandia idazlea Yolanda Mendiolarekin Literaktum jaialdian.

1857an, trafikoa legez kanpokoa bazen ere Kuban esklabotza legala zen garaian, Afrikatik Ameriketara eraman zuten ume baten historia kontatzen du eleberriak. Haren ahotsarekin batera, esklabotzaren inguruko hainbat ikuspegi ageri dira: trafikatzaileak, jabeak, abolizionistak, epaileak edo medikuak. Drapetomania bezalako teoria zentzugabeak agerian utziz, garai hartako esklabotzaren normalizazioari eta gaur egun ere normaltzat jotzen diren zenbait egitura eta azalpeni buruz hausnartzera gonbidatzen du.