Yolanda Mendiola Aubervilliers, 1963
© Telmo Tola
Yolanda Mendiolaren lan ibilbidea ETBri lotuta dago 1984a geroztik. Literaturari dagokionez, 2009an Hasier Etxeberriarekin hasi zen lanean Sautrela literatur saioan eta 2018tik Arte[faktua] literatur saioko aurkezlea eta zuzendaria izan da.
Zuzenbidean lizentziatua da UNEDen, bere ustez, literaturarekin lotura ugari dituen jakintza arloa.
Itsasoa, literatura eta musikaren maitale, hirurak ditu inspirazio-iturri.