Joseba Sarrionandia

Euskal idazle eta itzultzailea da. Pott literatur taldeko kide izan zen eta euskal literatura garaikideko egilerik garrantzitsuenetako bat da. Bere ibilbidean zehar sari garrantzitsu ugari jaso ditu, tartean Espainiako Kritikaren Saria euskarazko narratibaren alorrean Atabala eta euria (Elkar, 1986) eta Lagun izoztua (Elkar, 2001) lanengatik, eta Euskadi Literatura Saria Moroak gara behelaino artean? (Pamiela, 2010) saiakeragatik.

Bere bizitzako hainbat urte kartzelan eta beste asko Euskal Herritik kanpo eman zituen, eta esperientzia horiek eragin handia izan dute bere literaturan.Euskaltzain urgazlea da 1991tik.

Drapetomania da bere azken eleberria.

Elkarrizketak