Iñigo Aranbarri

Euskal filologian lizentziaduna, irakaslea da Donostiako Hizkuntza Eskola Ofizialean.

Idazle gisa, hainbat genero landu ditu. Emon bihar yako (1994), Zulo bat uretan (2008), Zamaontzia (2011), eta Apirila (2014) dira argitaratu dituen eleberriak. Ipuinaren jeneroan, Munduko tokirik ederrena (2018); eta poesian, Jonas Poisson (1996), Dordokak eta elurrak (1989), eta Harrien lauhazka (1998). Lan hauek guztiak, Susa argitaletxearekin argitaratu ditu. Saiakera ere landu du, Gerraurreko literatur kritika (Labayru - Amorebieta Etxanoko udala, 1996), Gure mendea (Argia, 2000), Hitzak eta giltzak (Alberdania, 2001), Loiolarik ez balitz (Uztarria, 2005), Hizlandia (Susa, 2006), Txanton Garrote agertokitik jaitsi zen eguna (Pamiela, 2016) argitaratuz. Zapataren oihana (Susa, 1997) kronika eta Sakabi, soinu txikiaren handitasuna (Trikitixa Elkartea, 2003) biografia ere argitaratu ditu.

Ohiko kolaboratzailea da euskal prentsan.