Eider Rodriguez Errenteria, 1977

EHUko irakasle, Publizitate eta Zinema ikasketak egin zituen eta Literaturan doktorea da. Editore eta gidoilari lanetan ere jardundakoa.
Literaturaren alorrean, lau ipuin-liburu kaleratu ditu: Eta handik gutxira gaur (Susa, 2004), Haragia (Susa, 2007), Katu jendea (Elkar, 2010; Igartza Saria) eta Bihotz handiegia (Susa, 2017; Euskadi Literatura Saria eta Zilarrezko Euskadi Saria 2018). Eleberrian aldiz, Eraikuntzarako materiala (Susa, 2021; 111 Akademia saria). Lan hauek guztiak gaztelaniaz ere argitaratu dira egileak berak itzulita.
Horrez gain, Idazleen gorputzak, eta Itsasoa da bide bakarra literatur kritikak ere argitaratu ditu, eta komikigintzan Santa Familia (Ikastolen Elkartea, 2017; Euskadi Saria haur eta gazte literatura sailean) komikia. Itzulpengintza ere jorratu du.
Dena zulo bera zen (Susa, 2025) du azken argitalpena.