Café MokkaJabier Muguruzarekin solasean
2026 azaroak 10 • 19:00
Hizkuntza: euskara
Gonbidapenen erreserba: azaroak 9 • 16:30
Oharrak
Gonbidapenak jardueraren bezperako 16:30etik aurrera eskuratu ahal izango dira webgunean (ekitaldi honetako fitxan azalduko den 'erreserbatu' botoiaren bidez) eta Victoria Eugenia Antzokiko leihatilan. 2 gonbidapen gehienez pertsona bakoitzeko.
Café Mokka lanari buruz arituko da solasean Jabier Muguruza idazlea Maite Larbururekin Literaktum jaialdian.
Testua lehen pertsonan kontatutako narrazio intimoa da, kafetegi baten egunerokotasunean girotua. Narratzaileak musikari izatetik kamarero izatera egin duen bidea azaltzen du, tonu konfidentzialean eta bere buruaz barre eginez. Testuak deskribapen zehatzak eta gogoeta filosofikoak uztartzen ditu, jazzarekiko zaletasunetik gizartearen analisi kritikoraino. Pertsonaien erretratu bizi eta sinesgarriek freskotasun narratiboa eta sakontasun intelektuala ematen diote lanari.