Maite Larburu © Ainhoa Resano

Maite Larburu musikariak bide desberdinetatik gurutzatzen du musika, inoiz entzun ez den baina betidanik hor egon den soinu-unibertso bat irudikatu nahian, sarri, hitzari lotura estua diolarik. Diziplina anitzetako artistekin kolaboratzen du biolin-jotzaile, gitarra- jotzaile, abeslari edota konpositore moduan. Amsterdamen 16 urtez bizi izandakoa eta Antzinako Musikan espezializatua, azken 20 urteak Europa erdialdeko talde historizista esanguratsuenekin lanean eman ditu, biolin jotzaile moduan. Kantugile gisa, berriz, bost disko plazaratu ditu. Bi disko Neighbor bikoteko kide gisa argitaratu ditu, eta bakarkako hiru; azken hiru hauek Musika Bulegoaren saria jaso dute. Arte eszenikoen arloan musika sortzaile, interprete eta antzezle bezala ere aritu izan da (Artedrama, Axut, Ttanttaka) eta film, dokumental zein podcasten konposizio-lanean ere badihardu: Se llamaba como yo podcast dokumentala (Isabel Cadenas Cañón - EITB) adibidez (2025eko Ondas saria podcast onenaren kategorian, 2026an Gabo saria podcast onenari).