Jabier Muguruza Irun, 1960
Musika eta hitza izan dira bere bizitza profesionalaren ardatzak. Konpositore, soinujole eta kantautore entzutetsua (“Musikaren Saria” hiru aldiz jaso du, Barnasants Saria, MIN Saria; Paul McCartneyren eskolan aritu zen irakasle, Liverpool-en; antzerkirako musikaren egilea...).
Ehunka kontzertu eman ditu munduan zehar, publikoaren eta kritikaren aitortza jasoz.
Literaturari dagokionez, bestalde, Emak Bakia literatur klubeko partaide izan zen, eta orain arte, gehienbat, haur eta helduentzako narrazio-liburu argitaratu ditu, artikulu andana idazteaz gain.
Alberdaniak 2025ean argitaraturiko Café Mokka da irundarraren lehenengo nobela, zeinak irakurleen artean arrakasta handia lortu duen.