AmazurtzaLiteratur ibilaldia Joxan Oizekin
Agortuta
© Virginia Lazkoz
© Virginia Lazkoz
Oharrak
Eskaera egin behar da idatziz: [email protected].
Joxan Oizek, Amazurtza liburuaren egileak, literatur ibilaldia gidatuko du eta ondoren Isabel Etxeberria Ramírezekin arituko da solasean. Ondorengo solasaldia San Jeronimo aretoan izango da.
Oizek nobelan agertzen diren Donostiako kale eta plazetan barna eramango du jendea. 1876ko hiria, bigarren karlistaldiaren bonbapean bizi izan zena, oraindik ere arrastoetan eta irudimenean sumatu daiteke.
Ibilaldiaren amaieran, kontakizunaren testuinguru historikoaz eta literatur sorkuntzaz arituko dira solasean.