Joxan Oiz Donostia/San Sebastián, 1968
© Virginia Lazkoz
Idazlea eta Euskal Filologiako lizentziaduna. Gaztetan Argian eta Euskaldunon Egunkarian kazetari moduan jardun eta gero, irakaslea da 1992. urteaz geroztik. “Donostiar diasporako” kide militantea, Beran bizi ondoren, badira hogei urte Tolosan bizi dela. Gaztetan, Fermin Muguruzarekin batera kantu bat idatzi zuen Negu Gorriak taldearentzat. Bidasoa argazki liburuan hainbat testu poetiko publikatu zituen. Beñat Dardo nobela argitaratu zuen 2006an, euskarazko lehen liburuaren inguruko nobela. Aurten nobela beltzaren generoan estreinatu da Amazurtza eleberriarekin.