Isabel Etxeberria © Anartz Bilbao

Itzultzailea eta UPV/EHUko Itzulpengintza eta Interpretazioko graduko irakaslea da. Gara egunkariko Mugalari kultur gehigarrian literatura arloko kazetaritza lanak egin zituen zortzi urtez, eta Bilbo Hiria irratiko Piztiak eta beste literatur irratsaioaren sortzaile eta gidaria izan zen. Arlo akademikoan, testu itzulien bereizgarri linguistiko eta estilistikoak aztertu ditu bere doktorego tesian. Itzultzaile gisa, saiakera (Antonio Damasio eta John Dewey) eta narratiba (Alice Munro) lanak euskaratu ditu. Susa argitaletxeko Munduko Poesia Kaierak bildumaren editorea da Maialen Berasategirekin batera. 2019an Euskadi saria jaso zuen, Itzulpengintza arloan, Alice Munroren Lagunak, etsaiak, ezkongaiak, maitaleak, senar-emazteak itzulpenarengatik.

Elkarrizketak