Teresa Flaño Donostia/San Sebastián, 1964
Biografia beltza.
Bere lehen nobela "beltza", misterio eta suspensezkoa gogoratzen du: Los Hollister en el campamento de nieve. 7 urte zituen. Gero Los cinco etorri ziren. Ondoren Agatha Christie eta Arthur Conan Doyle. BBB ikasten ari zela, Maigret komisarioa deskubritu zuen, eta apur bat geroago, Vázquez Montalbanen Pepe Carvalho.
Nobela beltza bera EHUko Kazetaritzako lehen mailan iritsi zen, Dashiell Hammet, James Ellroy eta James M. Cainekin topo egin zuenean. Garai nordikoa izan zuen Mankell edo Sjöwall eta Wahlöö bikotearekin, eta Mediterraneokoa Donna Leon, Andrea Camilleri eta Petros Markarisekin, baita Asiako garai bat ere Shamini Flintekin.
El Diario Vascon lanean daramatzan 35 urte baino gehiagotan, Jazzaldiak, Musika Hamabostaldiak edo Zinemaldiak markatzen badute denbora, bere bizitza "beltzean" tempoak Harry Bosch, Charlie Parker edo Harry McCoyren kasu berriek egiten dute. Eleberri beltza gustatzen zaio, miseriez eta desioez, beldurrez eta itxaropenez, maitasun eta gorrotoez, porrot eta arrakastez... hitz egiten duelako, azken batean, giza izaeraz.