La educación del monstruoElvira Mínguezekin solasean
© Ana Máñez
La educación del monstruo liburuari buruz arituko da solasean Elvira Mínguez idazlea Teresa Flañorekin Literaktum jaialdian.
Hiru belaunalditako emakumeen bizitzak gurutzatzen dira La educación del monstruo eleberrian. Alemaniara emigratutako Matilderen amaren iraganetik eta 1970eko hamarkadan Valladoliden bizitako haurtzaroko oroitzapenetatik abiatuta, Elvira Mínguezek (Valladolid, 1965) beldurraren, isiltasunaren eta indarkeriaren jatorria arakatzen du. Atmosfera itogarrian, eleberriak erakusten du munstroak ez direla bat-batean sortzen, eraiki egiten direla.