Un metro cuadradoLlucia Ramisekin solasean
© Joan Mateu Parra
Un metro cuadrado liburuari buruz arituko da solasean Llucia Ramis idazlea Juan G. Andrésekin Literaktum jaialdian.
Un metro cuadrado lana memoria intimotik eta bizi-esperientziatik idatzi du Llucia Ramisek (Palma, 1977). Bartzelonan bizi izan den etxe bakoitza abiapuntu hartuta, hiriaren eraldaketa, prekarietatea eta etxearen galerak identitatean uzten duen arrastoa kontatzen ditu. Saiakera autobiografiko eta sozial honetan, bizitokia merkatu-produktu bihurtu den garaia erretratatzen du, intimitatearen eta sustraitzearen inguruko galderak plazaratuz.