Juan González Andrés

Euskal Herriko Unibertsitatean Kazetaritzan lizentziatua, 2019tik Donostia Zinemaldiko Komunikazio taldean ari da lanean eta 2022az geroztik Hautaketa Batzordeko kide da. Aurretik, kazetari aritu zen RNEn, Vasco Press eta France Presse agentzietan, eta Noticias de Gipuzkoa eta El Diario Vasco egunkarietan. Azken komunikabide horietan, eta 15 urte luzez, kultur informazioa eta zinema eta jazz jaialdien berri eman zuen, erreportajeak, elkarrizketak, kronikak eta kritikak eginez. Zineman eta musikan espezializatua, argazkilari gisa aritzen da Euskal Herriko rock jaialdi eta kontzertuetan. Caimán Cuadernos de cine, Rockdelux, Mondo Sonoro, Colección Nosferatu eta Donostia Zinemaldiko egunkariko kolaboratzailea da. 2020an, Ulu Media audio-faktoria sortu zuen taldeko kide ere izan zen, eta EITBrentzat Artxipelagoa (2021) soinu-fikziozko seriea, Harresi ikusezina / El muro invisible (2022) dokumentala eta Estamos dentro (2021-2022) elkarrizketa-podcasta zuzendu eta ekoitzi ditu.

Artikuluak