2026 azaroak 12 • 19:00

Tomasene K.E.

Hizkuntza: gaztelania

Doan edukiera bete arte

Mamá está dormida liburuari buruz arituko da solasean Máximo Huerta idazlea Mitxel Ezquiagarekin Literaktum jaialdian.

Amaren memoria lausotzen hasten denean, galdera batek Federico protagonistaren bizitza astinduko du: “Eta zure anaia, non dago?”. Mamá está dormida eleberrian, Máximo Huertak zaintzaren, oroimenaren eta familia sekretuen inguruko istorio hunkigarria eraikitzen du. Mediterraneotik Bidasoara egindako autokarabanako bidaiak iraganeko isiltasunetara eta ezkutatutako zaurietara eramango ditu ama-semeak.